Bavaria Inasaren jabe berria

Guaixe 2010eko urtarrilaren 19a

Abenduaren 2an saldu zion Norvegiako Hydro enpresak Irurtzungo Hydro Aluminium Inasa lantegia Bavaria Industrialkapital AG arrisku-kapital enpresa alemaniarrari. Irurtzungo lantegiko enpresa batzordea (ESK 4, CCOO 4, LAB 3, koadroak 2 eta UGT 1) jabe berriekin aurreko ostegunean bildu zen estreinakoz. Enpresa batzordetik jakinarazi digutenez, Bavariako arduradunek "asmoen aurkezpen orokorra egin zuten". Horren arabera, egitura eta lanpostuak mantendu eginen dira Irurtzungo lantokian. Lantegiko nagusi berrien asmoa da aurtengo ekitaldi ekonomikoa ez galera ez irabaziekin bukatzea. Heldu den urterako, berriz, irabaziak aurreikusi dituzte. Enpresa batzordeak ez daki nola eginen duten hori, "iaz 7,5 milioi euroko zorrarekin bukatu zelako". Batzordekideek argitu digutenez, kopuru horretatik 3,5 milioi inguru ez ordaintzeak dira. Enpresa batzordetik azaldu dutenez, "ez digute esan nola eginen duten 4 milioiko galeretatik irabazietara pasatzeko".  Langileen ordezkariek jarduera plana eskatuko diote zuzendaritza berriari. Bileran zuzendaritza berriak laminazio makina berri bat jartzeko aukera ere egon litekeela esan zuen. Enpresa batzordetik jakinarazi digutenez, "ez dago ziurtatuta". Bestalde, urtero lantegian egin beharreko inbertsioak "lantegi bertatik ateratako etekinekin eginen" direla azaldu zieten langileen ordezkariei. Bestalde, enpresa berak Sabiñanigon beste lantegi bat erosi du eta bi lantegiak kudeatzeko gerentea jarriko omen du. 220 langileDira Inasa-Bavarian lan egiten dutenak. Aldi baterako lan enpresen bidez beste 20 bat aritzen dira.