Nagore hirugarrena Zaragozan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 25a

Jorge Nagore irurtzundarrak ezin izan zuen Frontisek lau t´erdian antolatutako Zaragoza Hiria txapelketako finalerako sailkatu, finalerdietan galdu egin baitzuen Egoitz Amantegiren kontra. Nahiz eta irurtzundarra faboritoa izan, bizkaitarrak dena eman zuen, eta partida irabazi zuen. Lehen jokoan 7-10 nagusitu zen Amantegi, bigarrenean Nagore 10-3 nagusitu zen, azken jokoan 3-5 gailendu zen Amantegi, eta finalerako sailkatu zen, baina finalean Bengetxea  gailendu zitzaion. Hirugarren eta laugarren postuen arteko lehian Jorge Nagorek Camarero II.a hartu zuzen menpean jokatutako bi jokoetan. Ongay Tolosan. Alberto Ongay aurrelari satrustegiarrak Ladis Galarza izanen du bikoa gaur Tolosako Beotibarren zabalduko duten jaialdian. Ibai Perezen eta Urberuagaren kontra ariko dira. Satrustegiarra atzo ere lanean aritu zen Logroñoko Adarragan. Jaialdia ixten zuen partidan, eta Galarzaren laguntzarekin ere, 18-14 galdu zuten Cabrerizo II.aren eta Urberuagaren kontra.