Funtseko sosek badute helburua

Guaixe 2010eko urtarrilaren 26a

Irurtzungo Udalak Enplegurako eta Jasangarritasunerako Toki Inbertsioaren Estatu funts berritik 243.025 euro jaso ditu. Gizarte gasturako 48.702 euro bideratu zezakeen udalak eta hala eginen du. Diru horren bidez babestutako gizarte enplegurako kontratazioak egin ditu udalak (garbiketa lanetan aritzeko). Horretaz gain, enplegu zerbitzuaren bidez langileak kontratatuko dituzte igerilekuak udako sasoirako prestatu eta udan zaintzeko. Hiru lanFuntsetik jasotako gainontzeko 194.323 euroak hiru lanetara bideratuko ditu Irurtzungo Udalak. Batetik oztopo arkitektonikoak kentzeko egitasmoari azken bultzada emanen dio eta, horrekin batera, hilerri eta tanatorio ingurua egokitu, espaloia eta argiak jarri eta asfaltoa zabalduko du. Hori guztia 91.263 eurorekin eginen du. Udalak baliabide informatikoen bidez herritarrei zerbitzua emateko ere bideratuko du funtsa. Hala herritarrek Internet bidez haien espedienteak eta beste ikusteko aukera izanen lukete. Legera egokitzeak 14.900 euro inguru eskatuko du. Azkenik, iaz funtseko diruarekin egindako udal eraikin berrira bideratuko da azken diru-sail bat. Beheko solairuan gazte-lekua eta erakusketa gela eginen ditu. 88.100 eurorekin espazioa definitu eta komunak jartzeko asmoa du.