Laguntzarik ez Arakilgo eta Irurtzungo 0-3 zikloa jartzeko

Guaixe 2010eko urtarrilaren 27a

Irurtzungo alkate Txiki Iriartek jakinarazi digunez, "0 eta 3 urte bitarteko umeendako zikloa egiteko ez dugu diru-laguntzarik jasoko". Iriartek esan digunez, "Nafarroako Gobernuaren laguntzak lehendik zeuden egitasmoak eta hasitako lanak besterik ez du lagunduko". Beraz, Irurtzunen 0-3 zikloa jartzerik ez da izanen epe laburrean, diru-laguntzarik gabe udalak soilik ezin duelako egin. Legegintzaldi hasieratik darama udala zerbitzu hori lortzeko ahaleginak egiten. Irurtzungo gizon-emakumeen arteko aukera berdintasun printzipio bilatzen duen Bateratze Itunean ere aipatzen da. Irurtzunekin batera, Arakil eta Imozko udalek mankomunitatea sortu dute. Izan ere, hiru udalerritako umeendako zerbitzua litzateke. Ollaran ere sartzea aztertzen ari da. Egitasmoa Irurtzungo Atakondoa ikastetxe publikoaren ondoan eraikin berria jasotzea litzateke.