Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atakondoa eskolako guraso elkarteak, Itxipuru Taldeak eta Irurtzungo eskualdeko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute ekimena. Jostailu trukea egin ahal izateko Irurtzungo neska mutikoen parte hartzea ezinbestekoa izan da. Izan ere, aste guztian, 9:00etatik 9:45era, eskolako sarreran jostailuak uzteko aukera izan dute. Utzitako jostailuengatik, berdin da kopurua, haurrek txartel bana jaso dute eta txartel horrek igandean jostailu bategatik trukatzeko aukera emanen die. Trukerako emandako jostailuek beti ere baldintza batzuk bete behar zituzten: beste haurrek erabiltzeko aukera izatea. Horretaz gain, antolatzaileek eskertu dute jostailuak belizistak ez izatea eta pilarik ez erabiltzea. Antolatzaileek azaldu dutenez, "jostailuak izateko zailtasunak dituzten umeak haiek izateko aukera izanen dute horrela". Horretaz gain, jakinarazi duenez, "soberan geratzen diren jostailuak haurren esparruan lan egiten duen erakunde bati emanen dizkiogu". Jarduera osagarriakIgandean jostailuak trukatzeaz gain, plazako arkupean joko kooperatiboen erakusketa ikusteko eta haiek ezagutzeko aukera izanen da. Neska-mutilek eta gurasoek joko kooperatiboetan jokatzeko aukera izanen dute. Ongi pasa eta bestelako baloreak landuko dituzte horrela. Igandean11:00etatik 14:00etara, Irurtzungo plazako estalpean.