Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Tarima Beltza antzerki taldeak apirilean mustu zuen bere azken lana, ¿Habra o no habra funcion? antzezlana. Estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, Olaztira eraman zuten obra. Ia urte bete beranduago, Irurtzunera iritsiko da komedia. KomediaAriketa sanoa omen da norberak bere buruari barre egitea. Hori eginen du Tarima Beltza antzerki taldeak ¿Habra o no habra función? antzezlanean. "Helburua ikusleek eta antzezleek ongi pasatzea da" dio Jon Barbarin zuzendariak. Altsasuarrak William Shakespeare-ren Romeo eta Julieta antzezlana prestatzen ari den antzerki taldearen paperean sartuko dira. Entsegu orokorra iritsi eta deus ez da espero bezala aterako: aktoreak eztabaida sutsuan, elkarri oztopoak jartzen, zuzendaria kirioak dantzan... lortuko al dute? Erantzuna gaur, Irurtzungo kultur etxean.Antzerki taldeaAltsasuko Antzerki Tailerraren fruitua da Tarima Beltza antzerki taldea. Antzerki talde sortu berriaren eskaera aintzat hartu eta, hasiera-hasieratik, Jon Barbarin dabil taldearen zuzendari lanetan. Malumbres eta No hay ladrón que por bien no venga antzerkien ondoren, hau da Altsasuko taldearen hirugarren antzezlana. Maru Garcia, Jose Luis Liberal, Merche Herrera, Juan Manuel Herrero eta Amaia Mintegik mustu zuten azken antzezlana apirilean. Gaur, Juan Manuel Herreroren lekuan ariko da Pili Maldonado.¿Habrá o no habrá función?Antzezleak: Maru Garcia, Jose Luis Liberal, Merche Herrera, Pili Maldonado, eta Amaia Mintegi.Musika: Jorge CordonJantziak, eszenografia eta argazkiak: Tarima Beltza TeatroaEgokitzapena, zuzendaritza eta argiztapena: Jon Barbarin