Udalak D ereduan matrikulatzera animatu du

Guaixe 2010eko otsailaren 1a

Hilaren 5etik 12ra umeak ikastetxeetan matrikulatzeko data zabalik egonen da. Irurtzungo Udalak gurasoak animatu nahi ditu seme-alabak D ereduan matrikulatzera. Udalak dioenez, "D ereduak besterik ez du bermatzen euskara eta gaztelania ikastea". Udalak gaineratu du "haurrek inolako zailtasun erantsirik gabe ikas ditzakeela bi hizkuntzak". Azkenik, Irurtzungo Udalak gurasoei gogorarazi die "haur batek euskara eta gaztelania ondo jakin gabe eskola uzten badu, ez du izango gainerako haurrek  adina aukera, ez lan munduan, ez eta bizitza arruntean ere".