Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaletxe ondoan egin den udal eraikin berriaren behe solairua egokitzeko asmoa du aurten Irurtzungo Udalak. Han gazte-lekua eta erakusketa gela eginen ditu udalak. Horretarako udalak Enplegurako eta Jasangarritasunerako Toki Inbertsioaren Estatu funtsetik 88.100 euro bideratu zituen espazioa definitu eta komunak jartzeko. Bada kopuru horri funts bereko 91.263 euro gehiago batuko zaizkio. Izan ere, Irurtzungo Udala jabetu da funtsaren bidez finantzatu nahi zituen bi lan ez dutela baldintza plegua betetzen. Horregatik, oztopo arkitektonikoak kentzeko egitasmoa bukatzea eta hilerri ingurua egokitzea eskaeretatik kendu ditu. Beste lanakIrurtzungo Udalak funtsetik 243.025 euro jaso ditu. Aipatu lanaz gain, udalak internet bidez zerbitzua emateko 14.900 euro bideratuko ditu. Gainontzekoa gizarte gasturako 48.702 euro bideratu du.