Xotak akordioa sinatu du Errioxako Larnedorekin

Guaixe 2010eko otsailaren 10a

Irurtzungo MRA Navarra Xotak kolaborazio akordioa sinatu du Errioxako Larnedo kirol elkartearekin. Akordioan jaso eta zehazten dira harrobiarekin lan egiteko moduak zein diren, entrenatzaile eta monitoreen formazioa euren egoitzan, Logroñon antolatzen diren campus, torneo eta antzekoetan kolaborazioa, entrenamenduen jarraipena eta baldintzak ematen badira, Logroñoko jokalariei probak egin eta hauek Xotan fitxatzeko aukera. Lardero elkartea 2005ean sortu zuen areto futbolaren eta oro har kirolen zaletu talde batek. Egun Larderok areto futbol taldea du Estatuko lehen mailan edo lehen maila nazionalean, bi talde Senior Territorial mailan, talde bat gazteen lehen mailako territorialean eta areto futboleko eskola dauka. Bi aldeak oso kontentu daude sinatutako akordioarekin.