Antzezle gazteen kontzertua

Guaixe 2010eko otsailaren 16a

Irurtzungo Quartet Bikoitza antzerki taldeak bere lehen lana eskaini zuen igandean. Arakilgo 12 urteko zortzi gaztek osatzen dute taldea. Goizean goiz larri zeuden, elurrak eta gaixotasunak ezusteko hiru baja eragin zituzten eta. Arratsalderako ordea ia osorik zegoen taldea. Azken orduko urduritasuna astindu eta agertokira atera ziren antzezle gazteak. Con...cierto para 7 piezas teatrales lana eskaini zuten, Erkuden de Andresen zuzendaritzapean. Izenak dioen bezala, zazpi antzerki pieza eskaini zituzten, zazpi kontzertu berezirekin tartekatuta. Lan ederra egin zuten Alejandro Jordano, Andrea Arraras, Geaxi Eizagirre, Jose Buna, Lorea Cordon, Maider Eizagirre eta Miren Belokik. Gaixorik zegoela eta, antzeztu gabe geratu zen Uxue Etxebarria. Antzerkia Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek antolatutako tailerraren emaitza izan da.