Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean ez zen Ohorezko Mailako Areto Futbol jardunaldirik jokatu, Kopa baitzegoen jokoan, baina asteburuan txapelketako 18. Jardunaldia dago jokoan. Sailkapenean El Pozo Murcia da liderra, 43 punturekin. MRA Navarra Xota hamahirugarrena da, 17 punturekin, eta hiru puntura ditu jaitsiera postuak. Gaur, ostiralean, 24 punturekin sailkapenean zazpigarrena den Marfil Santa Coloma taldea hartuko du Xotak, 20:30ean, Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan. Puntuak pilatu eta goiko postuetara ailegatzeko garaia heldu zaio Irurtzungo taldeari.