Espetxera edanda gidatzeagatik eta heriotza istripua sortzeagatik

Guaixe 2010eko otsailaren 17a

Iruñeko zigor-arloko 3. epaitegiak irurtzundar bati hiru urteko espetxe zigorra ezarri dio. Diario de Noticias egunkariak jakinarazi duenez, 33 urteko gizonak, A.G.P., 2007an Berriobeitin auto istripua izan zuen. Ibilgailuaren kontrola galdu eta beste auto baten kontra talka egin zuen. Ondorioz, 27 urteko emakumea han bertan hil egin zen. Gizonari egindako alkoholemia proban muga hirutan gainditu zuen. Epaileak gertakariak frogatutzat eman ditu.