Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sapa Profiles Navarrako enpresa batzordeak (CCOO 3, LAB 2, ESK 2 eta UGT 1) gaur lan txanda bakoitzean ordu bateko lan uztea egitera deitu ditu langileak. Aho batez hartutako erabakia izan da. Enpresako zuzendaritzak espedizio biltegiaren jarduna azpi-kontratatzeko asmoa du eta horren kontra protesta egitera deitu du enpresa batzordeak. Langileen ordezkarien ustez azpi-kontratazioak "lanpostu finkoak desegitea eta enplegu ezengonkorregatik ordezkatzea dakar". Enpresa batzordearen arabera zuzendaritzak neurri hori "kostuak murrizteko" hartu nahi du. Sapako zuzendaritzaren asmoen arabera, azpi kontratatutako enpresa lantegian bertan dagoen biltegian ariko litzateke lanean. Produkzioaren arabera 25 langile ere izaten dira biltegi horretan lanean. Ostiralean Irurtzungo enpresa batzordea estatuko Sapako zuzendariarekin, Matteo Luppirekin bildu ziren gaiaz hitz egiteko. Zuzendaritzaren asmoekin ados ez daudela adieraztearekin batera, eskatu zioten eman diezaiela biltegia azpi kontratatzeko zuzendaritzak egindako ikerketa. Zuzendaritzak erabakia hartuta dagoela jakinarazi zien. 110 Langile ditu Sapak gaur egun. Duela lau urte 260 ziren.