Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Asteburuan giroa dagoela, baina gero asko jaisten dela diote" Irurtzungo gazteek azken urteetan. Festen data aldatzeko gaia Kultur Kontseiluan aztertu zen eta herri galdeketa egitea erabaki zen. Irurtzungo Udalak antolatuta, herritarrek festak noiz ospatu nahi dituzten erabaki beharko dute. Herri kontsulta udalarendako loteslea izanen da 16 urtetik gorako irurtzundarren %15 baino gehiagok parte hartzen badu. Irurtzungo Udalak herritarrak parte hartzera deitu ditu. Aukerak bi dira. Bata, festen datak mantentzea. Hau da, ostiral arratsaldetik asteazkenera bitartean ospakizuneko sei egun izatea. Festen dataren aldaketaren alde agertzen direnak bi aukera dituzte: asteazkenetik igandera arte ospatzea festak edo ostegunetik astelehenera. Bi aukerak ere ospakizunak bost egunez luzatzea ekarriko lukete. OrdutegiaUdaletxean eman daiteke asteburuan iritzia. Larunbatean 11:00etatik 14:00etara. Igandean, berriz, 10.00etatik 14:00etara eta 16.00etatik 19:00etaraAurrekariakIrurtzunen aurretik ibarreko udal gehiagok egin dituzten festetako datak erabakitzeko kontsultak. Azkena Altsasuko Udala izan zen, iaz, urriaren lauan. Datak bere horretan mantentzea erabaki zuten herritarrek. 2007ko otsailaren 25ean iturmendiarrek erabaki zuten festak dauden datetan ospatzen jarraitzea. Etxarri Aranatzen 2000ko otsailaren 6an erabaki zen egun dauden datetara aldatzea. Aurretik, 1980an, urritik agorrilera aldatzea erabaki zuten etxarriarrek.