Festak garileko 3. asteazkenetik igandera

Guaixe 2010eko martxoaren 1a

Aurten Irurtzungo festak garilaren 21ean hasiko dira, asteazkenean, eta garilaren 25ean, igandean despedituko da. Herri galdeketan zeuden hiru aukeretatik babes gehien lortu zuen aukera izan zen hori. Udaleko kultur teknikaria eta kultur kontseilua data horiek jakinda festak prestatzen hasiko dira orain. Kontseilua heldu den astean bilduko da. Sei festa egun izatetik bost egunetara pasako dira Irurtzunen. Txiki Iriarte alkateak esan digunez, "udalak eta kolektiboek positibotzat" jo dute parte hartzea.Irurtzundarrek larunbat goizean eta igande goiz eta arratsaldean boza emateko aukera izan zuten. Larunbatena 100 irurtzundarren hautua jaso zen eta igandean, berriz, 282rena. Igandeko eguraldi ederrak parte hartzera bultzatu zuen. Larunbatean irurtzundarren egitekoak eta eguraldiak, berriz ez. Parte hartzeari dagokionez, gazteak izan ziren nagusi, udaletik jakinarazi dutenez. EmaitzakFestak zeuden datetan uztea: 58Asteazkenetik igandera: 189Ostegunetik astelehenera: 133Baliogabeak: 2Loteslea16 urtetik gorako 1.914 irurtzundarrek eman zezaketen botoa. 382k egin zuten, %20. Emaitza loteslea izateko %15k parte hartu behar zuen, 288k.