Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean bildu ziren Sapa lantegiko zuzendaritza eta enpresa batzordea. Langileen ordezkariak ez daude ados zuzendaritzak biltegia azpikontratatzearekin. Hori eragozteko aurreko ostiraleko bileran proposamena aurkeztu zioten zuzendaritzari: biltegia Sapak kudeatzen jarraitzea. Baina lan karga berria sortzen bada eta langile berriak kontratatu behar badira, haien soldata gainontzekoa izatea. Hiru urtetan berdintzeko baldintzarekin. Sapako zuzendaritza proposamena aztertzeko prest azaldu zen, baina langileen ordezkaritzari proposamena zehazteko eskatu zien. Enpresa batzordea egun hauetan eskaintza zehazten ari dira.