Espainiako Kluben Arteko Txapelketa

Guaixe 2010eko martxoaren 10a

Espainiako Kluben Arteko Txapelketan klasifikazio ligaxka despeditzeko jardunaldi bat geratzen da, baina dagoeneko jakina da esku pilotan nork egingo duten aurrera finalerdietara. Esku pilotan Irurtzun eta Ezkarai taldeak, asteburu honetan elkarren kontra ariko direnak, eskuz binakako eta eskuz banakako mailan finalerdiak jokatzeko sailkatu dira. Aurreko asteburuan Irurtzunek lesioz beteta zegoen Altsasu taldea menpean hartu zuen. Buruz buruan, Armendariz irurtzundarrak 18-9 hartu zuen menpean altsasuarra eta Ollo eta Etxeberriak 22-21 irabazi zieten bikote altsasuarrari, partida gogorrean.