Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko bukatu da Irurtzuni buruzko ikerketa parte-hartzailea. Atzo arratsaldean, kultur etxean, aurkeztu zuten prozesuak eman dituen emaitzak. Herrian barna ere txostena zabaldu dute Irurtzungo Komunitate Planeko kideak. Iaz garatutako prozesuaren helburua Irurtzungo errealitatea era parte-hartzaile baten bidez aztertzea zen. Horretarako hiru esparru izan ziren kontuan: herrian zer dagoen; dagoena irurtzundarrek nola antzematen eta baloratzen duten eta, azkenik, lehentasunezko beharrak eta esku-hartzeak zehaztea. Irurtzungo errealitatearen argazkia atera da. Prozesuak planteatu du "herri bat bizirik eraikitzeko beharra, herrian bizi, lan egiten eta erabili dutenen arteko harremanetan eta partizipazioan oinarritutako komunitate indartsu baten bidez". Proposamenak zehaztu dira eta haiek aurrera eramateko garaia iritsi da orain. Prozedura aurrera eraman duen lan taldeak azaldu duenez, jaso den herri eredua gauzatzeko "aurrekontuetan sartu behar diren proposamenak baloratzeko bidea ematen du". Taldeak ere argi ikusi du prozesuan zehar zein dinamikak funtzionatzen duen eta zeinek ez. Zehaztu dutenez, "aurrekontu partehartzaileek tailerretan parte hartzeko zenbait ohituraren garapena behar dute martxan jarri ahal izateko". Prozedura bideratu duen taldearen ustez hobe da aurrekontuen egitura sektoretan (adinduak, ingurumena, aisialdia, trafikoa...) lantzea eta ez eskualde logikan (kaleak, auzoak). HobetzekoIrurtzundarrek herria hobetzeko 121 proposamen egin dituzte. Haietatik 50 orokorrak dira eta haiek garatzeko prozesuak eskatzen dituzte. Gainontzeko 70 proposamenak zehatzagoak dira. Prozesu guztian zehar gehien errepikatu diren proposamenak lehentasunezkotzat jo dira. Lehentasunekin batera herrirako zer nahi den eta zer ez den nahi jaso da. Proposamenak aurrera eramateko, irurtzundarrek adierazi dituzten nahi horiekin uztartu behar da. LehentasunakTrafikoa/Mugikortasuna Autoa erabiltzerakoan heziketa handiagoa.Espaloiak errespetatu.Autoa horrenbeste ez erabiltzeko kontzientzia hartu.Seinaleak errespetatu.Aisialdi guneakIbaia eta Bi Aizpen gunea errekuperatzea aisialdirako.Mendietan bideak zehaztu.Bazterbidearekin txirrindulaz ibiltzekoHaurrekin neguan egoteko leku itxia.Ibaiertza paseatzeko, Izurdiagaraino adibidez.IngurumenaEgiten diren isurketak eta urteko zenbait unetan ur kantitate gutxia behatzea.Ibaia eta INASA inguruan dauden baratze eta etxolen egoera ezagutu ingurumen eta paisai kalitatea hobetzeko.Toilekanak badaude baina erabiltzeko kontzientzia gutxi dago.Birziklatzeko ekimenak eta auzolanak.Ingurumenari buruzko informazioa eta hezkuntza.EtxebizitzaGuztiok herria garela kontzientzia hartu. Guztion arteko laguntza.Immigranteek parte hartzeko aukerak sortu.Elkarlana koordinatua teknikari, udal eta gizartearen artean.Dauden jardueraz jakiteko informazioa.Zerbitzuaz informatu/herriaren baliabideak eta ohiturak.Beste arloak0-3 zentroaArbizu eta Lekunberrira garraio publikoa (igerilekuak)Kirol instalakuntzak batu eta biztanleriari ireki.Gazteriaren behar eta aukerak ikertu.Erresidentzia/helduendako eguneko zentroaIgerilekuen konponketa serioa.Ginekologia zerbitzua.