Irurtzun Espainiako Kluben Arteko Txapelketako finalerdietan

Guaixe 2010eko martxoaren 17a

Espainiako Kluben Arteko Txapelketako ligaxka jokatu eta gero, finalerdien txanda dator. Ligaxkako azken jardunaldian, eskuzko modalitatean, A multzoan, Irurtzunek Ezcaray hartu zuen menpean. Buruz buruan Irurtzungo Ansotegik 22-21 irabazi zion Ezcarayko ordezkariari, eta binaka, Ollo eta Zabaletak asko sufritu zuten Ezcarayko bikoa 22-20 irabazi ahal izateko. Aldiz, Altsasuk bi lehietan galdu zuen Sestaoko Lagun Artearen kontra. Horrela, Ezkarai - ligaxkan lehen postuan sailkatu da - eta Irurtzun - ligaxkan bigarrena sailkatu da - dira zuzenean finalerdietara pasa direnak, eta