Gazteendako eskaintza berria: kuadrilategi

Guaixe 2010eko martxoaren 22a

Gazte irurtzundarrek aurki beste eskaintza batez gozatzeko aukera izanen dute, kuadrilategiz. Haren bidez, gazteek euren koadrilekin ongi pasatzeko aukera izanen dute, besteak beste, irteerak, festa ekintzak, musika eta ikuskizunak biltzen direlako kuadrilategin. D ereduan DBH ikasten ari diren gazteek eman dezakete izena. Hori bai, koadrilaka egin behar da, eta koadrila bakoitzeko gutxienez bost kidek eman behar dute izena. Astean bi ordu eta erdi iraunen du eta parte-hartzaileek beraiek aukeratuko dute ordutegia. Gainera, ez da ezer ordaindu behar. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du kuadrilategi. Informazio gehiago nahi duenak 689 029 778 telefonora edo arakil.euskara@sakana-mank.com e-postara jo dezake. Kuadrilategiren aurkezpenaMartxoaren 23an, asteartean, 18:00etan Irurtzungo kultur etxean.