400 fale burrunban

Guaixe 2010eko martxoaren 22a

Joaldunek Irurtzungo karrikak hartu zituzten ostiralean. Euskal Herri osoko 30 bat taldek egin zuen bat Irurtzungo Iskidi taldearen deiarekin. Guztira, ia 200 joaldun bildu ziren Arakilgo herrian. Faleak erritmo berean eraginez, kalejira ozena eskaini zuten Irurtzungo karriketan barna. Ondoren, zikiro afarian berreskuratu zituzten indarrak. Festa borobiltzeko gaupasa izan zen Irurtzungo kiroldegian. Irurtzungo Iskidi joaldunen taldeak bere hamargarren urtemuga ospatu zuen Euskal Herriko Joaldunen Egunarekin. Taldeko pertsonaia mitologikoek ere festarekin bat egin zuten.