Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
MRA Navarrak partida lasaia izan zuen azkenaurrekoa den Chint Zamoraren kontra, eta 5-0 gailendu ziren irurtzundarrak. Hasieratik errenta hartu zuen talde nafarrak eta alde hori lortuta partidaz disfrutatzen aritu zen. Eseverri, Rafa Usin, Willian, Araçak eta Cucok sartu zituzten golak, eta nahiz eta Zamora arerio gogorra izan, ez zuen erreakzionatzen jakin. Imanol Arregi entrenatzailea kontentu zegoen taldeak eskuratutako puntuekin. "Aurreratu gara eta garaipena mantentzeko ez zaigu sufritzea tokatu" zioen. El Pozo Murcia da ohorezko mailako liderra, 59 punturekin, eta 5 puntura dago Inter Movistar. MRA Navarra Xota hamargarrena da, 31 punturekin, Guadalajara, Cartajena eta Carnicer taldeekin berdinduta. Ohorezko mailako liga play off-etan erabakiko da eta lehenengo zortzi taldeak sailkatuko dira play off-etarako. "MRA Navarrak play off-ak gertuago ditu, eta bertan sailkatzeko gogor borrokatuko dugu" nabarmendu du Imanol Arregik. Ostiralean hurrengo jardunaldia jokatuko da eta MRA Navarrak 27 punturekin sailkapenean 13.a den Sala 10 Zaragoza izanen du aurkari. Partida Zaragozan jokatuko da, 21:00etan, Siglo XXI pabilioian.