Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan Espainiako Kluben Arteko pilota txapelketako finalerdiak eta finalak jokatu dira Bartzelonako Val d´Hebronen. Finalerdietan, eskuz banaka, Almeriako Onsalok 18-13 irabazi zion Irurtzungo Armendarizi, eta eskuz binaka Almeriako Irigoienek eta Iparragirrek 22-18 hartu zituzten menpean Irurtzungo Ansotegi eta Zabaleta, partida oso gogorrean. Tamalez bidean geratu ziren irurtzundarrak. Finalean, buruz burukoan Ezcarayko Merino izan da garaile, eta binakakoan Almeriako Irigoien eta Iparragirre. Ez da garaile nafarrik izan. Zaramaga eta Antiguo txapelketakAsteburuan hainbat txapelketatan aritu dira gure pilotariak. Tartean, Gasteizko Zaramaga Torneoan, 22 urtez azpikoan, Ezkurdia eta Lukinek 22-9 irabazi zieten Goikoetxeari eta Otegiri. Eta Donostiako Antiguoko txapelketan, gazteetan Berazak 22-13 irabazi zion Manzisidorreri eta 22 urtez azpikoan Asier Galarzari 6-22 irabazi zion Apezetxeak.