Festak iragartzeko kartelaren bila

Guaixe 2010eko apirilaren 13a

Irurtzungo Udalak herriko festen egitarauaren azala hautatzeko lehiaketa antolatu du. Aurten 20 urte betetzen ditu lehiaketak eta bere ibilbide osoan bezala, sari potoloekin dator. Bi kategoria bereizi dituzte: haurrena, 14 urtetik beherakoendako, eta helduena. Hurrenez hurren, 150 eta 400 euro saria jasoko dute irabazleek. Lanak aurkezteko epea irekita dago ekainaren 1era arte. OinarriakIrurtzungo jaietako gaiekin lotura eduki behar du eta argitaratu gabea eta jatorrizkoa izan behar da. Lehiaketara aurkezten diren lanek ezaugarri hauek izan behar dituzte: Helduen mailan, 42 x 60 cm-ko kartulina gainean edo euskarri gogorrean aurkeztuko da, goitik beherako eran, eta haur modalitatean, 29,5 x 42 cm-ko kartulina gainean (A3). Lanek honako testua izanen dute derrigorrez: "Irurtzungo jaiak. Uztailak 21-25 Julio-2010- Fiestas de Irurtzun". Kartelak sinatu gabe aurkeztuko dira, atzeko aldean ezizena dutela, eta beste kartazal bat erantsiko da egilearen datuekin. Proposamenak Irurtzungo udaletxean aurkeztu behar dira, ekainaren 1eko eguerdiko 14:00ak baino lehen.Irurtzungo Jaien batzordeko kideek eta teknikoek osatuko dute epaimahaia. Honek egoki ikusten badu, saria hutsik utz dezake. Saritutako lanak Irurtzungo Udalaren jabegokoak izatera pasako dira. Udalak horien kopiak egiteko edo haiekin erakusketa egiteko eskubidea izanen du. Saritu gabeko lanak, berriz, lehiakideen eskura egonen dira abuztutik urriaren 29ra arte. www.irurtzun.es Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude Irurtzungo Udalaren web orrian. Baita udaletxean eta kultur etxean ere.