Kolorezko metak bide ertzean

Guaixe 2010eko apirilaren 15a

Mendialdeko larreetan belarrezko metak ikusi ohi dira nonahi. Mikel Okiñenak ordea, nahiago ditu meta koloretsuak. Horregatik, belarra alde batera utzi, eta metakrilatozko xafla koloretsuak erabiliz bi "meta" handi egin ditu. Osagaiak eta inspirazio iturriak eman diote izena eskulturari. Okiñenaren firmaBi meta balira bezala, 5 eta 4,6 metroko bi egiturek osatzen dute eskultura. Ardatz baten inguruan biratzen diren metakrilatozko dozenaka xafla koloretsuk osatzen dute eskultura. Mikel Okiñenaren azken urteetako eskulturen ezaugarriak ditu lanak. Beraz, erraz iragarri daiteke zein den egilea.Sei hilabeteko lana izan du eskulturak. Irurtzungo tailerrean egin dute. Iruñeko Belar enpresak prestatu du egitura. Metrakilatozko piezak, berriz, Bartzelonan egin dituzte. Eskulturak 120.000 euroko aurrekontua zuen.Lehiaketan hautatutaMetak eskulturak irabazi zuen Nafarroako Gobernuaren Obra Publikoetarako Departamentuaren lehiaketa. Ondorioz, Jakako autobian, (A-21) Ilunberriko Judasen Bentetan dago. Herritarrek ikusteko leku pribilegiatua da. Eskultura koloretsua ez da oharkabean pasako. Irurtzunen bizi den eskultoreak kalean duen hirugarren eskultura da. Barasoainen eta Sabiñanigon (Aragoi) daude beste biak.