Ruandako egitasmo bat lagunduko du bigarren eskuko azokak

Guaixe 2010eko apirilaren 16a

Igande goizean eginen da Itxipuru taldeak antolatutako bigarren eskuko azoka. Elkartasun azokaren XIX edizioa da etzikoa. Beti bezala, azokan bildutako dirua elkartasun egitasmo bat aurrera eramateko erabiliko da. Oraingo honetan Ruandako Kabeza eskualdean etxeak eraikitzera bideratuko dira azokaren bidez lortutakoa. Azokarekin batera, bestelako jarduerak ere antolatu ditu Itxipuruk. Aurreko ostiralean En el mundo a cada rato dokumentala proiektatu zuten eta 18 ikusle izan ziren. Horrekin batera, larunbatean, Iratxo elkartean elkartasun afaria izan zen. 51 pertsona bildu ziren mahaiaren inguruan. Proiektua ezagutzen zuen batek beharrezko azalpenak eman zizkien bildutakoei. EgitasmoaMunduko herri pobreetako bat da Ruanda. 1994ko gerra zibilean milioi bat inguru pertsona hil ziren. Bi milioi gehiago Tanzania, Uganda edo Congon errefuxiatu ziren. Ruandan pertsona askok eta askok etxea utzi behar izan zuten eta herrian bertan errefuxiatu bihurtu ziren. Gerrak alargun eta umezurtz ugari utzi zituen. Gehienak aterperik gabe. Horregatik Gironako San Jose erlijiosoen kongregazioak landa eremuan etxeak eraikiteko programa martxan jarri zuen. Baliabide ekonomikorik ez dutelako baztertuta dauden familiei zuzenduta dago programa, Kabeza eskualdean garatzen ari dena. Igandean10:00etatik 14:00etara, Irurtzungo pilotalekuan.