Ur ekarria Artadiko tuneletik aterako da

Guaixe 2010eko apirilaren 19a

Ingurumen Ministerioak Irurtzungo Udalari jakinarazi dio Artadiko tunela ez duela berrituko, eta ur ekarriaren hodia mendiaren zeharraldetik eramanen dela. Ministerioak ere jakinarazi du lanaren  egitasmoa Proitec enpresari eman diola. Ingurumen Ministerioak tunelaren konponketa baztertu egin du, garestiegia delako. Plazaolako trenbidea bide berde izendapena duenez, hura garatzean hartzen diren erabakien zain geldituko da, beraz, tunelaren konponketa. Ingurumen Ministerioak bere gain hartu du ur ekarriaren ibilbidearen moldaketa, hala jaso zelako iazko estatuko aurrekontuetan, NaBaik aurkeztutako mozio bategatik. 275.000 euroko diru saila zegoen aurreikusita, baina tunelaren konponketak 805.464,63 euroko aurrekontua zuen.