MariÃelarena hirugarrena Ninja Cup txapelketan

Guaixe 2010eko apirilaren 20a

Motoziklismo denbora abiatu berri den honetan, Sakanako bi pilotuk ekindako ibilbide berria izan behar dugu hizpide. Izan ere, orain arte supermotardean aritu diren bi pilotu irurtzundarrek, Juan Mari Oliasek eta Alex MariÃelarenak, abiadurara egin dute salto. Juan Mari Olias (21 urte) Pirelli Superstock Series txapelketan ariko da bere Honda CBR 600 motorrarekin. Maiatzaren 8an jokatuko du bere lehen lasterketa, AlcaÃizen, eta ordura arte denboraldia eta txapelketa prestatzen ibiliko da buru-belarri. Erregistroz aldatu eta gero, abiadura modalitateak eskatzen dizkion gidatzeko era eta molde berrietara egokitu beharko da eta motorra puntuan jarri. Aipatu txapelketa maiatzaren 8an hasi eta irailaren 25ean despedituko da Alcarrasen, eta guztira 5 lasterketa izanen dira jokoan. Bere aldetik, Alex MariÃelarenak (17 urte) hasi du bere ibilbide berria. Espainiako Abiadura Txapelketarako baliagarria den Kawasaki Ninja Cup txapelketan ari da, Kawasaki ZS-6R 600cc motorrarekin. Asteburuan txapelketako lehendabiziko lasterketa jokatu zen Kataluniako Zirkuituan, Montmelon. Badirudi MariÃelarena primeran moldatzen ari dela abiadura modalitateak eskatutako moldeei, irurtzundarra hirugarrena izan baitzen lasterketan. 26 pilotu aritu ziren lehian, eta laugarren postutik ateratzen zen Angel Molerok irteera ikusgarria egin zuen, lehendabizi kokatuz. Soilik lehen postutik atera zen Adrian Menchenek jarraitu ahal zion. Eta Alex MariÃelarenak gogor egin zuen borroka aurretik zihoazen biak harrapatzeko. Geroago Menchenek lau itzuli ikusgarri egin zituen eta Molero aurreratzea lortu zuen, eta Molerok bigarren postuari eusteko lanarekin konformatu behar izan zen, MariÃelarena oso gertu baitzuen. Soilik dezima bat baino gutxiagoko aldea atera zion Molerok irurtzundarrari. Hortaz, hirugarren postuarekin eta podiumarekin ekin dio Alex MariÃelarenak Ninja Cup txapelketari. Irurtzundarrak ez du asti gehiegirik izan motorra behar bezala prestatzeko, baina egoera berrira oso ongi egokitu dela demostratu du. Kontentu dago emaitzarekin baina hobetzeko margena duela adierazi du. Ninja Cup txapelketak 5 lasterketa ditu. Lehena erabakita, hurrengoa ekainaren 14an jokatuko da Jerezen, eta azkena azaroaren 14an erabakiko da Valentzian. Ea moto eta maila berriari egokitzeko lanek fruitu gehiago ematen dizkioten MariÃelarenari. Informazio gehiagowww.pirellisuperstockseries.es (Juan Mari Olias)www.ninjacup.es (Alex MariÃelarena)www.cevbuckler.com (Alex MariÃelarena)www.rfme.net (Espainiako Motoziklismo Federazioa)