Bigarren eskuko azokak Ruandan etxeak egiteko balioko du

Guaixe 2010eko apirilaren 20a

Kontsumoa murriztu, produktuak berrerabili eta zaborraren sorrera gutxitzeko helburuz jarri zituen martxan Itxipuru taldeak bigarren eskuko azokak. Haietatik lortutako dirua elkartasun proiektuetara bideratzea erabaki zuten. Igandean gurpila berriro martxan jarri eta jarritako helburuak bete zituzten Itxipurukoek. Horretaz gain azoka bisitatu zutenek arropa, liburuak, elektratresnak eta bestelakoak eskuratzeko aukera izan zuten. Gironako San Jose erlijiosoen kongregazioak landa eremuan etxeak eraikitzeko programa laguntzeko zen igandeko azoka. Igandean lortutako 1.400 euro ingururekin eta aurretik egindako afarian eta bideo emanaldian lortutako 800 euro ingururekin Ruandan etxeak egiteko aukera izanen du kongregazioak.SareaItxipuru talde irurtzundarraren eta Etxarri Aranatz eta Olatzagutiako boluntario taldeen artean harremana sortu da. Hala jakinarazi zuen Beleixe Irratian (FM 107,3) Itxipuruko taldekide batek. “Proiektu bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu, baina funtsean helburua bera da”. Materialak elkar trukatu ere egiten dituztela azaldu zuen.