Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo elkartekoek dena prest dute bihar, larunbatarekin, Sakanako XXI. Ibilaldi Handia behar bezala joateko. Asteazkenean itxi zen aurretik izena emateko epea eta dagoeneko 800 pertsonak emana zuten izena. Baina jakina denez bihar bertan izena emateko aukera dago. Hala egin nahi dutenek goizeko 5:00etatik 6:00etara egin beharko dute inskripzioa Iratxo elkartean. Iratxoko Pello Alzuetak adierazi digunez “aurretik genituen espektatibak beteko dira, dagoeneko XXXXX mendizale apuntatu direlakoâ€. Egunean bertan jende askok izena eman ohi duenez, eta larunbaterako eguraldi ona iragarri dutenez, duela bi urteko 1.056 mendizaleko partaidetza gertu egon daiteke. Gainera, kontuan hartu behar da ekainean Hiru Handiak ibilaldi handia izango dela, Aizkorri, Anboto eta Gorbeia batzen dituena, eta ibilaldi hori prestatzeko asmoz asko gerturatuko dira Sakanakora. “Zenbakia egitea, hau da, geroz eta zenbaki handiagoa egitea, ez da gure helburua, baina antolakuntza prest dago etorri ahal den jende kopuru guztiaren beharrei erantzuteko†dio Pellok. Goizeko 6:00etan ateraSakanako Ibilaldi Handia Nafarroan dekanoa da eta luzeena, eta bi zirkuitutan sartuta dago: Nafarroako Mendi Ibilaldien Zirkuituan eta Euskal Herriko Mendi Ibilaldi Luzeen Zirkuituan. Ez da aldaketarik izango eta mendizaleek bi aukera izanen dituzte: A aukera, Hiru Baselizak batzen dituena (55,4 km metro, 3.000 metroko desnibela), eta B aukera, Ibilaldi Handia izenekoa (46 km, 2.230 metroko desnibela). Ibilbide berbera egiten da bietan, baina bigarrenean parte hartzaileak ez dira Trinitatera igotzen. Horrela, goizeko 6:00etan Irurtzundik aterata, Izurdiaga eta Urritzolatik barna Txurregira igoko dira mendizaleak. Euskal Herriko Erdigunetik pasatuz â€"Erdigunearen kalkulua Felix Isasa ingeniariak kalkulatu zuen barizentroaren kontzeptuan oinarrituta eta San Donato ermitatik gertu dago, Andiako Olibesarioko saroian, 1.236 metroko altueran, X:586.936 eta Y:4.748 koordenatuanâ€" Uharteko Atakara eta San Donato baselizara heldu eta Uharte Arakilera jaitsiko dira, handik Aralarrera gora San Migel santutegira heltzeko. Aralarretik barna Madotzera heldu eta Larrazpil eta Goldaratzera joango dira. B aukera hautatzen dutenek Irurtzungo bidea hartuko dute martxa bukatzeko, eta A aukerakoek Trinitate ermitara joko dute, hura igo eta gero Irurtzunera jaisteko. Hornidura guneak, diploma eta opariaMendizaleen beharrak asetzeko 6 hornidura eta kontrol gune izango dira ibilbidean barna. Indarrak berreskuratzeko nahi adina jaki eta edari izango dira. Sakanako Ibilaldi Handian parte hartzen dutenak ikustera ere ikusle asko hurbiltzen dira, eta horretarako San Donato baseliza, Uharte Arakilgo hornidura puntua eta Aralarko santutegia izan ohi dira txoko aipagarrienak. Mendizale gehienek 10-12 ordu behar izaten dituzte ibilbidea egiteko, baina badaude ibilbidea korrikan egin eta lehenago iristen direnak. Antolakuntzatik nabarmendu dutenez “Sakanako Ibilaldi Handia mendi martxa ez lehiakorra da, ez da lasterketa, eta hortaz, kontrol guneak aurreikusiak dauden orduetan zabalduko dira, ez lehenagoâ€. Irurtzuneko plazara heldu ahala mendizaleek diploma eta oparia jasoko dute, eta guztien artean mendi materiala zozketatuko da. Horretaz gain, bukatzean masajea hartzeko aukera izango dute Surya masaje eskolako kideei esker, eta dutxa zerbitzua Atakondoa ikastetxean izanen da.Ibilaldi Handia behar bezala antolatzeko bihar 50 pertsona inguru ariko dira lanean hornidura eta kontrol postuetan, mendizaleak pasa ahala guztia bildu eta garbitzen eta beste makina bat lanetan. Izena ematekoBihar, apirilaren 24an, larunbatean, goizeko 5:00etatik 6:00etara Iratxo elkartean.Oharra: gaur, martxa bezperan, Irurtzunen lo egin nahi dutenek eskoletan lo egiteko aukera izango dute.