Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo historia pixka bat ezagutarazteko asmoz eta irurtzundarrek elkarrekin egun ederra pasatzeko asmoz antolatu da txango "mundiala". Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak eta Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute txangoa, irurtzundar eta interesa duten sakandar guztiei zabalik dagoena. Antolatzaileek parte-hartzaileei ongi pasatzeko gogoa, beste kulturetako jendea ezagutzeko nahia eta ogitartekoa eramateko eskatu diete. Egitaraua10:00etan Foru plazan bildu. Alkatearen agur-ongietorria. 10:30ean Irurtzungo historiaren kontaketa udaletxean.11:30ean Ur biltegia ezagutzera: bere eginkizunak. Plazaola trenaren historia.Ondoren Santiago Itxasperrira txangoa.14:00etan Bazkari "mundiala".16:00etan Iratxo elkartean bertako joko baten aurkezpena.17:00etan Egunaren ebaluaketa eta agurra.