Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean MRA Navarra eta Reale Cartagena partida ikustera doazen ikusleek eltzetsuak topatuko dituzte kiroldegian. Horretaz gain, maiatzean barna beste hainbat ekitaldi antolatuko ditu Xota kirol taldeak. Haietan guztietan bildutako dirua El Salvadorko San Jacinto herriko kaleko umeak hartzen dituen zentro baterako bideratuko du. Xotak bazkide eta zaletu guztiak laguntza ematera deitu ditu. EgitasmoaEl Salvadorren, izen bereko probintziako San Jacinto herriko auzo pobre bateko plaza batean dago lagunduko den egoitza-etxea. Kaleko ume eta gaztetxoekin lan egiten dute egoitza-etxe horretan. Han bizi diren neska-mutilei gizarteratzeko beharrezko duten laguntza eskaintzen diete. Guztiak ere Los Pegas komunitateko kideak dira eta egoitza dagoen plazan biltzen dira.Proiektuaren helburua da pertsonaren hazkunderako gune bat eraikitzea. Gune horrek adin txikikoen bizimodura hainbat aldaketa eraman nahi ditu, besteak beste: kalea uztea, drogak hartzeari uztea, norberaren kalterako eta gizartearen aurkako jarrerak alde batera uztea, norberaren balioa antzematea, lanerako dituzten gaitasunak garatzea edota lanean eta gizartean sartzea. Xotak Itxipuru taldearen laguntzaz garatuko du proiektu hau. Aurretik Xotak Suchiccoton kirol babesa egiten ari da. Diru-ekarpenakSan Jacinto egoitza-etxea egitasmoa aipatuz 2054 0036 36 914097069.6 kontu korrontean sar daitezke.