Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Irurtzun Cross Country proba jokatu da, Nafarroako Cross Country Txapelketarako baliagarria. Cross-country motoziklismo modalitate bat da, enduro eta motocrossaren arteko nahasketa bat. Zirkuitu itxi batean egiten da baina ibilbidea motocrossarena baino luzeagoa da. Iraupen proba, finean.Promozio edo sustapen mailan Iñaki Errandonea izan zen garaile, Imanol Barberren aurretik. 152 cc baino gehiagoko bi denborako motorretan Julen Huarte nagusitu zen denen aurretik (25 puntu). Daniel Bujanda bosgarrena izan zen (11 puntu), Raul Arbizu zazpigarrena (9 puntu), Josu Artola bederatzigarrena (7 puntu) eta Joseba Ollo hamaseigarrena, punturik gabe. 250 cc baino gehiagoko lau denborako motorretan Agustin Gil izan zen lehena, eta beteranoetan Jose A. Arriada.