Aurrekontuan gizarte gastuak garrantzia izaten jarraitzen du

Guaixe 2010eko maiatzaren 17a

Irurtzungo Udalak aurtengo aurrekontua aho batez onartu du eta 2.467.174 euro kudeatuko ditu. Irurtzungo Udalaren diru sarrerak behera egin dute eta hori ere aurrekontuan nabaritu da, iazkoa baino %8,6 txikiagoa baita. Hala ere, udalak gizarte gastura bideratutako sailak mantentzea erabaki du. Horren adierazle Babestutako Gizarte Enpleguaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez kontratatuko diren pertsonak. Lehenen bidez 10 bat pertsona kontratatuko dira. Haietako sei garbiketa eta lorezaintza lanak eginen dituzte eta gainontzekoak Iturraskarri proiektuan ariko dira. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez (46.625 euroko diru-laguntza) Irurtzungo Udalak sei pertsona kontratatuko ditu igerilekuen eta hiri altzarien mantentze lanak eta bestelako lanak egiteko. Bestetik, Irurtzungo Udalak herriko erakundeendako laguntzak bere horretan mantendu ditu. InbertsioakGazte Txokoa, erabilera anitzeko gela eta liburutegia aurten zabalduko dira. Haiek janzteko udalak 194.628 euro bideratuko ditu. Liburutegirako Nafarroako Gobernutik ez du inolako diru-laguntzarik jasoko udalak. Atakondoa eskola publikoan ere inbertsioa eginen du udalak. 150.372 euro bideratuko ditu eskolako leihoak aldatzera. Hirugarren fase honetan behe solairukoak aldatuko dira. EskaeraAurrekontua onartu ondoren, Eduardo Murugarren zinegotzi independentistak ohartarazi zuen ematen dituzten zerbitzuak ordaindu ahal izateko udalen egoera ekonomikoa larria dela. Horregatik Murugarrenek Nafarroako Gobernuari eskatu zion Tokiko Erakundeen Funtsari baliabide gehiago emateko. NaBaiko alkate Txiki Iriartek eskaera bera egin zuen eta gaineratu zuen Nafarroako Gobernuak bere ekarpenak aldatzen ez baditu hurrengo urteetako aurreikuspenak okerragoak izanen direla, "lan eta ondasunen transmisio bidezko diru sarrerak izugarri jaitsiko baitira. Beste diru-sail batzukFesta eta ospakizunak            67.342Kultur kontseiluko jarduerak     53.000Udalerako informatika ekipoak     19.442Lorezaintzako kontratua        15.142Kirol jarduerak               9.650Berdintasun eta emakumea          7.000Euskara sustatzeko programa          6.400Gazteria programa              6.000Gune garbia                  5.500Ingurumen programa              1.000Diru-laguntzakKirol erakundeei            24.400Hirugarren munduko ekimenetarako    13.000Kultur erakundeei            11.000Euskara sustatzeko ekimenetarako      7.000Irabazi asmorik gabeko elkarteei     2.000DimisioaUPNko Jose Peinado Cuestak arrazoi pertsonalengatik dimisioa eman zuen. Haren ordez Jesus Pacho Lobato sartuko da udalean. Oposizioa Irurtzungo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko oposizioan puntu gehien lortu dituena Ismael Zunzarren Etxarte izan da.