Olias lehena Alcarrasen

Guaixe 2010eko maiatzaren 18a

Juan Mari Olias pilotu irurtzundarrak hasiera bikaina eman dio denboraldiari. Jakina denez, aurten abiadurara egin du salto, eta Pirelli Superstock Series txapelketan sartu da lehian, bere Honda CBR 600 motorrarekin. Maiatzaren 8an jokatu zuen bere lehen lasterketa, Alcarraseko Zirkuituan, eta STK 600 Series mailan aritu zen lanean, entrenamendu saioetan eta bi mangatan. Berak egin zuen denbora onena (1:46.393), eta sailkapen burua da, 135 punturekin, Rafael Marcoren aurretik, (1:46.601, 100 puntu). Hortaz, supertmotarda utzi eta abiadurara salto egin eta gero, badirudi Oliasek primeran hartu diola puntua abiadura modalitateak eskatzen dizkion gidatzeko era eta molde berriei. Hurrengo lasterketa ekainaren 5ean jokatuko du, Alcañizen.