Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 13an Foruzaingoak 52 urteko gizon irurtzundarra atxilotu zuen. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bere emazteak tratu txarrengatik salaketa jarri zuen. Emakumeak esan zuenez, azken 15 urteetan haien harremana problematikoa zen. Emaztea eta seme-alabek mehatxu eta kolpeak jasaten zituztela azaldu zuen. Azkena salaketaren bezperan izan omen zen. Gobernutik azaldu dutenez, bikotea banatzeko tramiteetan dago. Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia da: 112.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu jazotakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes-agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.