Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Arroza jaki unibertsala da eta leku bakoitzean modu batera prestatzen da. Pertsonak ere berdinak gara, baina kultur ezberdinekin". Horrela azaldu zuen aurreko astean Beleixe Irratian Bego Zestau Baraibar immigrazio teknikariak munduko arrozak ekimena. "Gastronomia ezagutarazteaz gain, pertsonen arteko harremanak bultzatzea du helburu ekimenak". Baita lortu ere. Larunbatean jende ugari pasa zen Irurtzungo Foru plazatik. Ekuador, Senegal edota Bulgarian arroza nola prestatzen duten ezagutu eta dastatzeko aukera izan zuten bildutakoek. Asride-Larrakil elkarteko kide batzuk ere animatu ziren arroza egitera. Haiekin batera, emakume marokoar talde batek cous-cousa prestatu eta dastatzera eman zuen. Plazan, bitartean, munduko musikak, Maroko jantzien erakusketa, ilean trentzak egiteko tailerra eta arabiar kaligrafia ezagutzeko tailerra izan ziren. Trinitateko ospakizunen barruan antolatu zen munduko arrozak. Larunbata, bestalde, musikaz lagunduta despeditu zuten. Igande goizean Erga gaineko ermitan Imotz, Gulia, Arakil eta Irurtzungo herritarrak bildu ziren.