Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pikuxar euskal txokoak giro ederrean ospatu zuen bere urteurrena. Egunean zehar argazkiak ikusteko aukera izan zen eta aurreko astean, berriz, postalak izan ziren ikusgai. Zazpi urteak ospatzeko egitaraua prestatu zuten propio. Eguerditik aurrera pintxoak izan ziren dastatzeko. Mahainguruan 25 bat pertsona bildu ziren eta ordutik aurrera giroa hobetu zen. Arratsaldeko jokoek Marianitoz Blai taldearen emanaldiari eman zioten txanda. Haien mex-rockak iluntzeko parrandarako oinarriak jarri zituen.Argazkiak ikusteko hemen klikatu