Olias liderra Pirelli Kopako STK 600 mailan

Guaixe 2010eko ekainaren 8a

Aurten supermotardetik abiadurara egin du salto Juan Mari Olias pilotu irurtzundarrak. Pirelli Superstock Series txapelketako kopan ari da lehian, Honda CBR 600 motorrarekin, STK 600 mailan. Lehen proba Alcarrasen jokatu zuen maiatzaren 8an eta oso ongi aritu zen, berak egin baitzuen denbora onena. Bada, asteburuan Alcarraseko zirkuituan aritu zen lehian, txapelketako bigarren proban, eta ildo beretik jarraitu zuen. Bere kategoriako bi mangatan onena izan zen, eta 600eko proben sailkapen orokor absolutuan hirugarren sailkatu zen. Horrela, Olias Pirelli Kopako STK 600 kategoriako lider helduko da hurrengo probara, uztailaren 31n Los Arcosen jokatuko dena.