Iratxo Botxa Txapelketa igandean erabakiko da

Guaixe 2010eko ekainaren 11

Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategia Iratxo Botxa Txapelketa hartzen ari da. Txapelketaren azken txanpa izanen da asteburuan, ligaxka jokatu eta gero ostiral eta larunbat arratsaldean txapelketako final laurdenak eta final erdiak jokatuko baitira. Final handia, aldiz, igandean jokatuko da. 19:30ean hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira eta 20:30ean final handia. Ondoren sari ematea izanen da. Ostegun gauean oraindik ligaxkako partidak eta atzeratutako partidak zeuden jokatzear, eta horregatik oraindik ez dago argi zein bikok lortuko duen final laurdenetara pasatzea. A multzoan bost talde ari dira - Mari-Jabi-Alfredo; Lirainak; Asensio,Kontxi...; Martin-Marisa-Jose Luis; eta Xabier-Felix-Migel - eta B multzoan beste bost - AHT Gelditu, Tximeleta, Desesperados, Gazteria eta Pikuxar - . Ea zer uzten duen asteburu oparo honek.