Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Hiri Argazkilaritza Lehiaketa antolatzen du urtero. Arkitekto ez direnei arkitektura, urbanismoa eta hiriaren diseinuaren ikuspegia emateko gonbitea egiten diete. Berriki jakinarazi dituzte lehiaketaren 4. edizioko saridunak. 3. saria Socorro Alzueta Labairurendako izan da. Irurtzundarrak 500 euroko saria jaso du. Haren aurretik sailkatu dira Jon IÃaki Iturbe (1.200 euro) eta Maribel Manzano (800 euro). Epaimahaiak lanen kalitatea nabarmendu zuen. Sari banaketa ekitaldia datorren astelehenean izanen da, Elkargoaren egoitzan.Lego blokeakIrurtzundarrak horrela izendatu du saritutako argazkia. IruÃeko Etxabakoiz auzoko eraikin ilara ageri da argazkian, goiko aldetik. Epaimahaiak argi-ilunen tratamendu egokia nabarmendu du. ErakusketaLehiaketaren 4. edizioan 156 argazki jaso dituzte antolatzaileek. Argazkiak jendaurrean jarri dituzte. Sari banaketa ekitaldiak mustuko du erakusketa ekainaren 21ean.Ordutegia…Uztailaren 2ra arte, 8:30etik 14:30era, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren IruÃeko Egoitzan.