Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo Iratxo Botxa Txapelketak baditu txapeldunak, Tximeleta taldeko Pakita, Alizia eta Josune, hain zuzen. Izan ere asteburu lanpetua izan dute Iratxo elkarteak antolatutako Botxa Txapelketako azken txanpara iritsi ziren 8 taldeek, final laurdenak, finalerdiak eta final handiak izan baitituzte jokoan. Iratxoko botxategiak hartu zituen kanporaketa guztiak, primerako giroan. Igandean jokatu ziren finalak, eta txapeldunek urdaiazpiko ederrak eman zituzten etxera. Final laurdenakMartin-Joxean-J.Luis 20 - AHT Gelditu 16Alfredo-Mari-Jabi 15 - Tximeleta 20Lirainak 15 - Desesperados 20Asensio-Manolo-Jose Jabier 20 - Gazteria 16FinalerdiakMartin-Joxean-Jose Jabier 7 - Tximeleta 20Desesperados 20 - Asensio-Manolo-Jose Javier 16Finalak3. eta 4. postuak: Martin-Joxean-Jose Luis 20 - Asensio-Jose Javier-Manolo 6Finala: Tximeleta 20 - Desesperados 4