Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar mustuko da udako sasoia Irurtzungo igerilekuan. Horregatik 11:00etatik aurrera sarrera dohainik izanen da. Azpiegituraz gozatzeko aukera izanen da egun guztian. Arratsaldean, gainera, bestelako eskaintza prestatu du Irurtzungo Udalak: astronomia tailerra. 19:00etatik aurrera eguzki erlojuak eta eguzki sistema eskalan ezagutzeko aukera izanen da. Eguzkia sartzen hasten denean, 21:00etan, eguzkiak dituen orbanak behatzeko aukera izanen da. 21:15ean ilunabarra kartoi luman proiektatua ikusteko aukera izanen da. 22:00etan argi-kutsadurari buruzko hitzaldia izanen da. Gaua ongi sartuta dagoela, 23:00etatik ordu batera arte ilargiaren proiekzioa, ilargia, Jupiter eta konstelazioak behatzeko aukera izanen da Irurtzungo igerilekuan.