Aizpea euskara taldeak abuzturako udako tailerren eskaintza egin du. Joko, plastika, antzerki eta bestelakoen bidez txikienek opor garaian euskara erabiltzea sustatu nahi du Aizpeak. Horretarako abuztuaren 2tik 13ra bitarteko eskaintza egin du. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena tailer horietan, A edo D eredukoak izanda ere. Taldeak osatzeko 15 haurrek eman behar dute izena. Ikasketa ereduaren arabera talde ezberdinak osatuko dira. Aizpea euskara taldearen eskaintzan interesa dutenek astelehenera arte dute izena emateko epea. Horretarako Martxueta liburu-dendara jo beharko dute. Inskripzioarekin batera 15 euro ordaindu beharko dituzte.