Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jorge Nagore irurtzundarrak eta Ander Antxiak, Frontis enpresako bi pilotari finenak hain zuzen, jokatuko dute Nafarroako lau t´erdiko txapelketa ofizialeko finala. Partida uztailaren 11n jokatuko da, igandean, Iruñeko Labriten. Igandean Zubirin jokatutako finalerdietan, final laurdenetan Bengoetxea VII.a irabaztetik zetorren Jorge Nagorek Alvaro Gomez hartu zuen menpean, 22-8. Sakez 9 tanto egin zituen irurtzundarrak, bere sake zitalek indar berbera dutela erakutsiz. Tamalez, 10. tantoan, Nagoreren sakea airez erantzuterakoan pilotak eskuineko eskumuturrean jo zion Alvaro Gomezi eta errioxarrak minduta jokatu zuen partida. Horrek eragin nabarmena izan zuen bere jokoan. Bestalde, Antxiak argi irabazi zion Mitxelenari, emaitza berberarekin, 22-8. Nagore eta Antxiaren finalak errebantxa zaporea izango du, Frontiseko txapelketetako finaletan sarritan izan baitira arerio, esaterako berriki jokatu den Madrilgo Masterrean. Kasu horretan Antxia nagusitu zitzaion irurtzundarrari. Nagore aurreko koadroetan espezialista handia da, baina Antxia handia da ere eta primerako denboraldia darama, igandekoa bere seigarren finala izango baita denboraldi honetan. Hortaz, lehia bizia espero da. Urdiaingo emaitzakNafarroako lau t´erdiko txapelketaren barruan, Urdiainek final laurdenen hiru partida hartu zituen larunbatean. Emaitzak: Urdaniz 9 - Alvaro Gomez 22Antxia 22 - Huarte 11Mikel 14 - Mitxelena 22Mikel 14 - Mitxelena 22