Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jorge Nagore 18 - Ander Antxia 22Nafarroako lau t´erdiko txapelketa ofizialeko finala jokatu zen igandean beteta zegoen Iruñeko Labrit pilotalekuan. Beroa izan zen protagonista, eta bero sapa izugarriari aurre egiten aritu behar izan ziren pilotariak. Pilotazaleek partida lehiatu eta ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuten, biek dena eman baitzuten. Jorge Nagore irurtzundarra berehala ohartu zen piloteoan Ander Antxia izugarri defendatzen zela, eta horregatik sake eta erremateetan saiatu zen bereziki. Pareko aritu ziren biak, 9 aldiz berdindu baitzuten, azkena 18na berdindu zutenean, eta hortik aurrera hasi ziren urduritasunak. Jorgek azpira bidali zuen pilota eta 18-19 aurreratu zen Antxia, eta hurrengo tantoan, gantxo ikusgarriarekin 18-20 aurreratu zen Nafarroako lizentzia duen bizkaitarra. Hurrengo tantoa oso gogorra izan zen. Dejada egin zuen Nagorek eta bazirudien tantoa berarendako izango zela, baina ezinezkoa zirudien pilota altxatu zuen Antxiak, 18-21 aurreratuz. Azkeneko tantoa sakez egin zuen Antxiak eta Nafarroako txapela janzteko aukera eman zion horrek. Bi pilotariek jota bukatu zuten, nekatuta, partida ikusgarria eskaini eta gero. Antxiak primerako denboraldia darama, Nafarroako txapelarekin borobildu duena, baina izerdi handia egin behar izan zuen iazko txapeldun Nagore menpean hartzeko. Ea Nagorek aukera gehiago dituen.