Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alcañizeko lasterketa1. Angel Molero: 28:21.3312. Erik Robles: 28:27.7343. Adrian Menchen: 28:27.9184.Alex Mariñelarena: 28:28.055Kawasaki Ninja Cup1.Adrian Menchen: 54 puntu2.Angel Molero: 53 puntu3.Alex Mariñelarena: 49 puntuAlex Mariñelarena pilotu irurtzundarrak tamaina hartu dio abiadurari. Iaz supermotardean ibili eta gero, 17 urteko pilotua Espainiako Abiadura Txapelketarako baliagarria den Kawasaki Ninja Cup txapelketan lehiatzen ari da, Kawasaki ZS-6R 600cc motorrarekin. Asteburuan txapelketarako baliagarria den hirugarren lasterketa jokatu zen Alcañizen, eta hain zuzen ere lasterketa horrekin mustu zen Motorland Aragon izeneko zirkuitua. Alex Mariñelarenak denbora onena egin zuen entrenamenduetan, polea lortuz, hau da, lasterketan lehen postuan ateratzeko aukera. 27 pilotu aritu ziren zirkuituak dituen 5 km pasatxori 14 buelta emateko lehian. Baina irteera oso gatazkatsua izan zen, lehendabiziko bihurgunean hiru pilotu joan baitziren lurrera. Alex Mariñelarenari kolpea eman zioten, eta horrek irurtzundarra 20. postuan geratzea ekarri zuen. Hasieratik Angel Molerok aurrea hartu zuen eta berehala sendotu zuen bere abantaila. Bigarren postua oso lehiatua izan zen Adrian Menchen eta Erik Roblesen artean, baina azkenean Roblesek aurrera egitea lortu zuen. Alex Mariñelarenak sekulako erremontada egin zuen, atzeko postuetatik laugarrenera igotzea lortu baitzuen. Gainera buelta azkarra egitea lortu zuen. Menchenen atzean jarri zen hirugarren postuagatik lehiatzeko, baina frenatzerakoan pasatu egin zen - "pasada de frenada" delakoa - , eta horregatik laugarren postuarekin konformatu behar izan zen 17 urteko irurtzundarra. Egia esan oso ongi salbatu zuen proba. Lasterketa ikusgarria izan zen eta Mariñelarenaren progresioaz gozatzeko aukera izan zen. Sailkapen orokorrean hirugarrena da Mariñelarena, Adrian Menchen liderretik 5 puntu eskasera. Hurrengo lasterketa irailaren 12an jokatuko da Albaceteko zirkuituan. Ea zortea bere alde duen irurtzundarrak eta lidergoa borrokatzeko eta lortzeko aukera duen. Informazio gehiagowww.ninjacup.eswww.cevbuckler.com