Larrazpi Sakanako musikarien bilgune

Guaixe 2010eko uztailaren 21a

Irurtzun festetan murgilduko da gaur. Etxafigua lehertzearekin batera, musikak herriko kaleak hartuko ditu. Larrazpi izanen da musikaren gune nagusietako bat. Bost egunez, kontzertu andana hartuko du Irurtzungo gazte elkarteak. Gaueko 23:30ean emanen diote hasiera musika ekitaldiei.Eztarria bustitzekoLehen egunean, asteazkenean, Sakanako taldeak izanen dira protagonista nagusiak. Gogotsu emanen diote hasiera festetako kontzertu zikloari. Etxeko eta Lakuntzako gazteek osatutako Eskizofrenia taldea, Etxarri Aranazko Orangutan swimming, Iruñeko Los magras eta Irurtzungo Afrikako perkusio taldea igoko dira eszenatokira. Ez da horrekin amaituko musika jaia; gaupasa izanen dute denetariko musikarekin. Ostegunean, North Trance Remember taldearen txanda izanen da. Gonbidatu berezia dute, Frantziako David KRK. Ondoren, Sakanako trance zeleek ederki ezagutzen dituzten musikariak igoko dira eszenatokira: Yago, DJ Sergi, Iza eta Gordon.Ostiraletik aurrera jarraipena izanen dute kontzertuek. Datorren astean emanen dugu haien berri.