Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihartik aurrera, zazpigarren arteaz gozatzeko aukera izanen da Irurtzungo plazan. Hilabete luzez, asteazkena Udako Zinemaren eguna izanen da; aste hau izanen da salbuespena, festen bezperan, asteartera pasa baitute eguna. 22:00etan dute hitzordua.Irurtzungo Udaleko kultura sailak adin eta gustu guztietarako eskaintza egin du. Fantasia, abentura, akzio, komedia eta marrazki bizidunen artean aukera daiteke. Film gehienak gaztelaniaz dira, baina euskarazko filmak itxiko du Udako Zinema programa, abuztuko azken asteazkenean.Egutegia:Uztailaren 20an, Avatar.Uztailaren 28an, Tiana y el sapo. Abuztuaren 4an, Principe de Persia.Abuztuaren 11n, Alicia en el país de las maravillas.Abuztuaren 18an, Que se mueran los feos.Abuztuaren 25ean, Asterix Joku Olinpikoetan.