Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Saray Ongay emankumearen arloko zinegotziak eta Roberto Martik MRA Navarra taldeko jokalariak piztu zuten festen suziria. Ordurako, Foru plazan, irin eta arrautza gerran elkarrekin aritutako neska koadrila zegoen, edo ur globo gerra piztu zuen mutiko koadrila ere. Etxajua lehertzearekin botilak zabaldu eta elkar bustitzeari ekin zioten gazteek. Igandera arte ospatuko dituzte festak irurtzundarrek, ospakizunen data berria da, irurtzundarrek beraiek herri galdeketan onartu zutena. HarreraIaz jaiotako 32 umeei harrera berezia egin zien udalak eta bere izenean Erraldoi eta buruhandien konpartsako kideek umeei zapia jantzi eta konpartsak bere 25. urteurrenean argitaratutako liburua oparitu zien. Opariak ume hauek jaso zituzten: Uxia Agirre Lamoso, Carlota Albizu Barrena, Jone Azkona Iragi, Houda Boujeroual, Adam Boutazakht, Yudania Bravo Vilches, Nahia Cantera Beloki, Amin Dafoufi Hajjaj, Othman Dehmani, Amina El Mardi El Baraka, Lierni Espartero Goñi, Mario Florin Geanta, Rokia Guelmane, Hamdi Mohamed, Adrian Idareta Moreno, Felix Iraizoz Bernal, Markel Isturiz Angulo, Leire Lakuntza Gallego, Aritz Lopez Cuevas, Rayan Lotfi, Oihana Maiza Senra, Andrea Martirena Mihai, Mohamed Missaoui, Mohamed-Amine Missaoui, Lorea Osinaga Davila, Iker Perez Quesada, Nadia Radu Abete, Mikel Saralegi Nagore, Renato Gabriel Todireasa, Nahia-Amber Zubia Lawes, Egoi Mogollon Sein eta Leire Amoztegi Barroso.